CAMPUS Aurkezpena

CAMPUS DANOK BAT- GABRIEL ARESTI EUSKALTEGIA


Danok Bat klubak udako futbol-campuseko VI. edizioa eskainiko du 2017an, Gabriel Aresti euskaltegiarekin batera. Bakoitzak bere arloan duen esperientziatik abiatuta berriro elkarlanerako urratsa eman dute biek VI. campus hau antolatzen. 5 eta 9 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta, ekainaren 26tik 30era, uztailaren 3tik 7ra edota uztailaren 10etik 14ra izango da. Erabat euskaraz izango da, entrenamendu saioetan zein beste jardueretan.

Ekimen honen helburuak honakoak dira:

- Haurrengan kirol jarduera eta haren balioak sustatzea

- Kirola euskararen erabilerarekin lotzea

- Gure kirol kultura ezagutzea

 


 

TEKNIFIKAZIOA CAMPUSA FUTBOL 11-n HASIERA

Danok Bat klubak udako IV. Teknifikazio Futbol 11-Campusa eskaintzen du. 10 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago eta ekainaren 26tik 30era edota uztailaren 3tik 7ra izango da. Campusa erabat euskaraz izango da, entrenamendu saioetan zein beste jardueretan.

Teknifikazio Campusa futbol 11an eskainiko da eta 10-12 urte bitarteko neska-mutilek, adinako helburu tekniko-taktikoaz gain, lehenengo kontaktua eduki ahal izango dute “nagusien futbolarekin”

13-14 urte bitartekoek, berriz, haientzako nahiko berri diren neurrietara egokitzapen hobea eduki ahal izango dute adinako helburu tekniko-taktikoetaz baliatuz.

Helburu hauetaz gain ekimen honen helburuak honakoak dira:

- Haurrengan kirol jarduera eta haren balioak sustatzea

- Kirola euskararen erabilerarekin lotzea

- Gure kirol kultura ezagutzea

Helburu hauek oso kontuan hartuta izan dira Campusak, futbolaz gain, eskaintzen dituen 3 jarduerak aukeratzean:

- Herri kirolak: herri kirolen eta euskal munduaren arteko loturaren inguruko hitzaldi laburra eta neska-mutilen arteko txapelketak: txingak, lokotxak, zaku eroatea, harri-jasoketa (tresnak haien adinerako egokituta daude).

- Athletic-en museora bisitaldi gidatua. Athletic-en Historiaz gain berarekin oso lotuta dauden Bizkaiko eta Bilboko futbolaren Historia ezagutzeko aukera. 

- Piraguismoa Bilboko itsasadarrean: Euskalduna zubitik Arriagaraino ibilbide gidatua piraguaz Bilboko Historiaren zati bat ezagutzeko.

Jarduera hauek asteartean, asteazkenean eta ostegunean izango dira entrenamenduak eta gero, 12etatik 14etara gutxi gorabehera.