Campus Kultura (2005-2012)

INFORMAZIO OROKORRA

Adina

1. eta 2. asteetan (ekainak 26-30 eta uztailak 3-7) 5 eta 9 urte bitarteko umeei zuzenduta. Hau da, 2007 eta 2012 urteen bitartean jaiotakoak.

3. astean (uztailak 10-14) 5-12 urte bitarteko umeei zuzenduta. Hau da 2005 eta 2012 urteen bitartean jaiotakoak

Datak

1. astea => ekainak 26-30

2. astea => uztailak 3-7

3. astea => uztailak 10-14

Parte-hartzaile kopurua

Parte-hartzaile kopurua mugatua izango da.

Futbola

Futbol-taldeak ume-kopuruaren arabera osatuko dira. Oro har 10-12 umek osatutako taldeak izango dira. Talde bakoitzak monitore-entrenatzaile bat edukiko du. 

Bestalde, atezain guztiekin talde bat osatuko da. Honek ere bere monitore-entrenatzaile espezializatua edukiko du. Atezainek entrenamendu espezifikoa jasoko dute, lehenengo saio erdian gutxi gorabehera. Saioaren bigarren zatian, aldiz, bakoitza adinaren arabera dagokion taldearekin entrenatuko da.

Kultura tailerrak

Kultura arloan astearen arabera parte-hartzaileak hiru edo lau taldetan banatuko dira:

-5 urte

-6-7 urte bitartekoak

-8-9 urte bitartekoak

Eguneroko dinamika

Eguneroko dinamika jarraian agertzen den koadroan ikus daiteke:

Ordua

Ekintza

Lekua

8:30 - 9:00

Ateak ireki eta arrropa aldatu

Maiona

9:00 -10:15

Teknika eta koordinazioa

Maiona

10:15-11:30

Taktika eta jokoaren garapena

Maiona

11:30-12:00

Dutxa eta hamaiketakoa

Maiona

12:00-12:10

Bidaia autobusez

Maiona-Euskaltegi Gabriel Aresti euskaltegia eta Kafe Antzokia (Done Bikendi 2. Albia lorategien ondoan, Bilbao) 

12:15-14:15

Kultura- jarduerak

Euskaltegi Gabriel Aresti

14:15-15:00

Janaria

Kafe Antzokia

15:00-15:15

Umeak jaso

Kafe Antzokia

Edukiak zehatzago ikusteko "programazio" atalean begiratu.

Umeak utzi eta hartu

Campusa goizeko 8:30ean irekiko da, Begoñan dauden Maionako futbol zelaietan. Zelaiak Begoñara igotzeko Metro Bilbaok daukan igogailuen sarbidearen ondoan daude (Alde Zaharreko geltokia).

Umeak 15:00 eta 15:15 bitartean hartu beharko dira Bilboko Kafe Antzokian. Kafe Antzokia Albia lorategien alboan kokatuta dago (Done Bikendi 2) eta Berastegin dagoen Metro Bilbaoko sarbidetik minutu eta erdira (Abando geltokia).

Autobus bidaia

Autobus bidaia eguerdiko 12:00ak inguruan izango da Maiona futbol zelaietatik Kafe Antzokira.

Bidaiaren iraupena hamar bat minutukoa da.

Bazkaria

Bazkaria Bilboko Kafe Antzokian izango da 14:15 eta 15:00 bitartean. Ume-menua izango da.

Campus koordinatzailea

Campus koordinatzaile bat egongo da parte-hartzaileen nahiz haien familien arretarako. Bere zereginak hauek dira:

  • Umeen harrera
  • Familiekiko harremanak
  • Kirol instalazioetan zein kultura instalazioetan gerta daitezkeen arazoak konpondu (lesioak, umeen ondoeza…)
  • Saioen garapena gainbegiratu
  • Autobus bidaietan umeei lagundu

Kirol materiala

Campusaren hasieran kirol materiala emango zaie umeei. Bi elastiko eta bi praka izango dira. Botak, zango-babesak eta beste, aldiz, umeek ekarri beharko dituzte.

Kirol oinetakoak egokiak izan behar dira, playerak edo futbol multitakodun botak. Guztiz debekatuta dago aluminiozko takodun botak ekartzea.

Elastiko bat futbol saioetan erabili beharko da, eta bestea Gabriel Aresti eta Kafe Antzokian egon bitartean.

Asegurua

Matrikulatuta dauden ume guztientzat Campusak Ardura Zibil asegurua edukiko du, eta bertan zera sartuko da: kirol-ekintza, jarduera ludikoak, joan-etorriak eta ekintza osagarriak.

Harremanetarako telefonoak:

  • Campus koordinatzailea. Arkaitz:   648 012 015
  • Gabriel Aresti Euskaltegia:          94 423 75 91 (bulego ordutegia)