Campus Teknifikazio (2003-2006)

INFORMAZIO OROKORRA

Adina

10 eta 14 urte bitarteko umeei zuzenduta. Hau da, 2003 eta 2006 urteen bitartean jaiotakoak.

Datak

1. astea => ekainak 26-30

2. astea => uztailak 3-7

Parte-hartzaile kopurua

Parte-hartzaile kopurua mugatua izango da.

Futbola

Futbol-taldeak adinaren arabera osatuko dira. Oro har 18-22 umek osatutako taldeak izango dira. Talde bakoitzak bi entrenatzaile edukiko ditu. Gainera, talde hauek laguntzaile baten eta campuseko koordinatzailearen babesa edukiko dute.

Bestalde, atezain guztiekin talde bat osatuko da. Era berean, honek bere entrenatzaile espezializatua edukiko du. Atezainek entrenamendu espezifikoa jasoko dute lehenengo saio erdian gutxi gorabehera. Saioaren bigarren partean, aldiz, bakoitza adinaren arabera dagokion taldearekin entrenatuko da.

Kirola eta kultura

Kirol eta kultura atalean futbolaz gain bi kirol ezberdinak egiteko aukera edukiko dute. Hauek kultura-hitzaldi txiki batekin osatuak egongo dira. Gainera adinerako hitzaldi egokitu bat eskainiko da beste egun batean.

Ekintzak hauek dira:

- Herri kirolak

- Piraguismoa itsasadarretik

- Athleticen eta Bizkaiko futbolaren Historia

Eguneroko dinamika

Eguneroko dinamika jarraian agertzen diren koadroetan ikus daiteke:

Astelehena, asteazkena eta ostirala (Maionatik at kanpo-ekintzarik gabeko egunak)

Ordua

Ekintza

Lekua

8:30 - 9:00

Ateak ireki eta arropa aldatu

Maiona

9:00 - 10:15

Teknika eta koordinazioa

Maiona

10:15 - 11:30

Taktika eta jokoaren garapena

Maiona

11:30 - 11:50

Hamaiketakoa

Maiona

11:50 - 13:45

Teknika jokoak (astelehena), Herri kirolak (asteartea), Erakusketa eta taldeen arteko txapelketa (ostirala)

 

Maiona

13:45-14:00

Dutxa

Maiona

14:00-14:20

Umeak jaso * / Bidaia autobusez

Maiona/Maiona- Gabriel Aresti euskaltegia eta Kafe Antzokia (Done Bikendi emparantza 2, Bilbao. Albia lorategien ondoan)

14:20-15:00

Janaria*

Kafe Antzokia

15:00-15:15

Umeak jaso

Kafe Antzokia

 * Bazkaltzera geratzen ez diren umeak 14:00etan aterako dira Maionan edo 14:20an Kafe Antzokian.

* Bazkaria aukeran izango da eta Kafe Antzokian izango da.

Martes y jueves (Días con actividad exterior fuera de Maiona)

Ordua

Ekintza

Lekua

8:30 - 9:00

Ateak ireki eta arropa aldatu

Maiona

9:00 - 10:15

Teknika eta koordinazioa

Maiona

10:15 - 11:30

Taktika eta jokoaren garapena

Maiona

11:30 - 11:50

Dutxa eta hamaiketako

Maiona

11:50 - 12:10

Autobus bidaia

Maiona - Kafe Antzokia (asteazkena) Mallona - Euskaldunako zubia (Deusto) (osteguna)

12:10 - 14:00

Kanpo ekintza

Kafe Antzokia (asteazkena) Ibilbide itsasadarrean zehar (osteguna)

14:20

Umeak jaso* / Janaria*

Kafe Antzokia

15:00 - 15:15

Umeak jaso

Kafe Antzokia

Bazkaltzera geratzen ez diren umeak 14:20an aterako dira Kafe Antzokian.

Bazkaria aukeran izango da eta Kafe Antzokian izango da.

Edukiak zehatzago ikusteko "programazio" atalean begiratu.

Umeak utzi eta hartu

Campusa goizeko 8:30ean irekiko da, Begoñan dauden Maionako futbol zelaietan. Zelaiak Begoñara igotzeko Metro Bilbaok daukan igogailuen sarbidearen ondoan daude (Alde Zaharreko geltokia).

Bazkaltzen geratzen ez diren umeak 14:00etan (Maionan) edo  14:20an (Kafe Antzokian) hartu beharko dira (asteartean eta ostegunean salbu, honetan Kafe Antzokian hartu beharko dira 14:20an)

Bazkaltzen geratuko direnak 15:00-15:15 bitartean hartu beharko dira Bilboko Kafe Antzokian. Kafe Antzokia Albia lorategien alboan kokatuta dago eta Berastegin dagoen Metro Bilbaoko sarbidetik minutu eta erdira (Abando geltokia).

Bazkaria

Bazkaria Bilboko Kafe Antzokian izango da 14:20 eta 15:15 bitartean. Ume-menua izango da.

Entrenatzaile eta kultura-monitoreak

Entrenatzaileak Danok Bat-eko entrenatzaileak edo talde teknikoko kideak izango dira.

Herri kiroletan monitore aditu bat egongo da

Piraguismoan 3 monitore aditu egongo dira.

Kanpo ekintza guztietan Danok Bateko entrenatzaileak ere egongo dira.

Campus koordinatzailea

Campus koordinatzaile bat egongo da parte-hartzaileen nahiz haien familien arretarako. Bere zereginak hauek dira:

  • Umeen harrera
  • Familiekiko harremanak
  • Kirol instalazioetan zein kultura instalazioetan gertatu daitezkeen arazoak konpondu (lesioak, umeen ondoeza…)
  • Saioen garapena gainbegiratu Autobus bidaietan umeei lagundu

Kirol materiala

Campusaren hasieran kirol materiala emango zaie umeei. Bi elastiko eta bi praka izango dira. Botak, zango-babesak eta veste, aldiz, umeek ekarri beharko dituzte.

Kirol oinetakoak egokiak izan behar dira, playerak edo futbol multitakodun botak. Guztiz debekatuta dago aluminiozko takodun botak ekartzea.

Elastiko bat futbol saioetan erabili beharko da, eta bestea ekintza desberdinetan eta Kafe Antzokian egon bitartean.

Asegurua

Matrikulatuta dauden ume guztientzat Campusak Ardura Zibil asegurua edukiko du, eta bertan zera sartuko da: kirol-ekintza, jarduera ludikoak, joan-etorriak eta ekintza osagarriak.

Harremanetarako telefonoak

  • Campus koordinatzailea. Arkaitz:   648 012 015